Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

viernes, 28 de febrero de 2020

DONOSTIRA IRTEERA

Kaixo gurasook,

Badakizue atzo, otsailak 27, Donostian egon ginela. Lehenengo kursalean aritu ginen orkestra sinfonikoaz gozatzen eta ondoren, Tabakaleran egon ginen tailer desberdinak egiten. Egun ederra pasatu genuen.

Hemen dituzue argazki batzuk.

https://photos.app.goo.gl/Tx5ARv7BzP2ceLMn6

martes, 29 de octubre de 2019

OÑATI-ARRIKUTZ

Urriaren 24 an Oñatira joan ginen Arrikutz kobak bisitatzera. Bertan kobetan estalaktitak, estalakmitak, leizetako lehoien aztarnak, hartzenak, makarroien gela eta abar ikusi genituen. Honekin batera gizakia garai horietan nola bizi zen aztertu genuen, sua eginez. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, ikasleek primeran pasatu zuten eta asko ikasi zuten.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk:

https://photos.app.goo.gl/EB6UDz9iTPXzQ9HD6