Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

jueves, 19 de mayo de 2016

LEHEN TXAKURRAREN BISITA

LEHEN  TXAKURRAREN  BISITA
Duela  hiru  bat  urte  hasi  eta  urtero  gurekin  izaten  dugu Eneko  Kortabitarte txakur  hezitzailea. Aurten  ere maiatzaren  13an  etorri  zen  bere txakur  "Lehen"ekin.  Txakur bat etxean  izateak duen ardura (nola  jokatu  txakurrekin, beharrak, onurak, nola  hezi...)  modu  atseginean  azaldu  zigun.





 

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN  EGUNA
Apirilaren  23an  liburuaren  eguna  ospatzen  da. Aurten  larunbata  zenez,  guk  astelehenean  ospatu  genuen  ekintza  desberdinak  burutuz: ipuin  kontaketa (ingelesez,seigarren  mailako  ikasleak) , irakurketarako  lagungarri  izango  dugun  orri  markatzailea... 

Beti  ere  gogoratu,  irakurriz  gozatu eta  mundu  berri  bat  irudikatu  dezakegula! Animo  eta  irakurtzera!!!




miércoles, 18 de mayo de 2016

EGUN BERDEA

EGUN  BERDEA
Apirilaren  22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan  eta  guk  eskolan   ere  bai. Lurra  zaintzearen  beharraz jabetzen  joan  daitezen eta  ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren gure  ahalegina  egin  genuen. Aurten  Biodibertsitateari  aipamen  berezia  egin  genion.



MARTXOAREN 8A, EMAKUMEEN EGUNA

MARTXOAREN 8A
Emakumeen  Nazioarteko Eguna  ospatu  genuen. Horretarako  "Ames  ezazu" lelopean,  errespetoa  eta  berdintasunezko  mundu  bat  imajinatu  genuen , taldeka ekarpenak  idatziz. Pozik  aritu  ginen. 

martes, 17 de mayo de 2016

MUSIKA ESKOLARA BISITALDIA

MUSIKA  ESKOLARA  BISITALDIA
Musika  eskolakoen  gonbidapena  onartuz , apirilaren 21ean,  arratsaldez, bertara  hurbildu  ginen.  Harrera  ona  egin  ziguten  eta musika  tresna ezberdinak  aurkeztuaz,   saio  polita  eskeini  ere  bai. 



 

EUREKA! MUSEOA

 EUREKA! MUSEOA
"GORPUTZA  ZAIN  DEZAGUN!"  gaiarekin  lotuta,  Donostiako  Eureka! museoa  bisitatu  genuen.