Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

martes, 22 de noviembre de 2016

ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN!

ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN!
Txanelako lehenengo gaian bakoitzaren historiatxoa osatu dugu. "Ni horrelakoa naiz eta zer?" liburuxka bete genuen bakoitzak bere ezaugarriak eta zaletasunak jarriz. Azkenik ekarritako argazkiak ikusgai jarri genituen. 
Nor da nor?
 

2.MAILA!!!

2.MAILAN!!!
Oporrak amaitu eta berriz bueltan gara. Ikasturte berria hasi eta aurrera goaz. Aurtengo lanak ere hemen ikusgai jartzeko asmoz gabiltza.