Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

viernes, 19 de diciembre de 2014

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO!!

Aste honetan bisita bereziak izan ditugu eskolan. Mari Domingi eta Olentzerorena.
Urduri egon bagara ere, poztasunez hartu ditugu. Gainera opilak eta opariak ekarri dizkigute.
Orain oporrak hartuko ditugu, egun berezi hauek familian goxo goxo pasatzeko. Laster elkartuko gara berriro pozarren!







jueves, 18 de diciembre de 2014

EUSKARAREN EGUNA!

Gaur euskararen eguna ospatu dugu. Argitxori marrazkiak egin dizkiogu eta musika gelan abesti dotoreak kanta ditugu elkarrekin ume guztiok.
HARRI MURRI ZAPERO
GERO,GERO, GERO...








            EUSKARAZ HAZI ETA HEZI...DATORREN URTERARTE ARGITXO!!!

martes, 9 de diciembre de 2014

Urtebetetzeak ospatzen ditugu!!

                          Aurten gelako batzuk 5 urte beteko dituzte eta ospatzeko musika gelara joaten gara 5 urteko gela biak. Bertan, "Zorionak zuri" abestu eta gaileta bereziak edo pastela jaten dugu.


                                   Ikaragarri gustatzen zaizkigu urtebetetze ospakizunak!!

Artelana adar eta botoiekin.

                                    

  Zumardian batu ditugun adarrekin eta etxetik bildutako botoiekin, begira nolako artelanak atera zaizkigun...







Hostoak biltzen zumardian!

           Udazkenaren etorrera dela eta zumardira joan gara hostoak biltzera. Bertan zizareak, onddoak eta uretako arraintxoak ere ikusi ditugu. Gustora ibiltzen gara irteeratxoak egiten.





Itziarrera oinez bertako gure lagunak bisitatzera!

Dagoeneko 5 urteko gelan gaude eta Itziarreraino oinez joateko gai gara.Kurtsoa hasi eta berehala joan gara.
Bidean hamaiketakoa jaten gelditu gara San Rokeko ermita aurreko eskaileretan. Bidean ere nekatutakoan gelditu egin gara. Itziarreko umeak bidean gure zain egon dira eta asko poztu gara.
Itziarren eskola ikusi ondoren, herriko frontoian, ziburutan eta parkean ibili gara.
Neka neka eginda pozik etorri gara etxera.
                                                               Mendiko markak jarraitzen
                                                                  Eskutik helduta

                                                       Bazkaltzen gaude lasai lasai
                                                                       Jolasean

                                                                Primeran pasa dugu!!

martes, 28 de octubre de 2014

Udazkeneko erakusketa!


Eskolako sarreran udazkeneko erakusketa jarri dugu.  Etxean familiak lan handia egin duzue eta hosto, perretxiko, pinaburu, artaburu, liburu eta artelanak ikus daitezke.
Etorri denok ikustera, gonbidatuta zaudete!




 






















Mila esker danori!

lunes, 30 de junio de 2014

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA, SAN PEDRORA!

IKASTURTEA AMAITZEKO 4 ETA 5 URTEKO IKASLEOK SAN PEDRORA JOAN GARA EGUNA PASATZERA. ITZIARREKOEKIN BATERA EGUN EDERRA PASATU DUGU.