Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

martes, 9 de diciembre de 2014

Itziarrera oinez bertako gure lagunak bisitatzera!

Dagoeneko 5 urteko gelan gaude eta Itziarreraino oinez joateko gai gara.Kurtsoa hasi eta berehala joan gara.
Bidean hamaiketakoa jaten gelditu gara San Rokeko ermita aurreko eskaileretan. Bidean ere nekatutakoan gelditu egin gara. Itziarreko umeak bidean gure zain egon dira eta asko poztu gara.
Itziarren eskola ikusi ondoren, herriko frontoian, ziburutan eta parkean ibili gara.
Neka neka eginda pozik etorri gara etxera.
                                                               Mendiko markak jarraitzen
                                                                  Eskutik helduta

                                                       Bazkaltzen gaude lasai lasai
                                                                       Jolasean

                                                                Primeran pasa dugu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario