Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2009 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

viernes, 19 de diciembre de 2014

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO!!

Aste honetan bisita bereziak izan ditugu eskolan. Mari Domingi eta Olentzerorena.
Urduri egon bagara ere, poztasunez hartu ditugu. Gainera opilak eta opariak ekarri dizkigute.
Orain oporrak hartuko ditugu, egun berezi hauek familian goxo goxo pasatzeko. Laster elkartuko gara berriro pozarren!







No hay comentarios:

Publicar un comentario